Digitala

MASUSTA Digitala  // 1uz6 //


Gaur egunean Masusta digitalei ere kosk egin diezaiokegunez eta liburutei askien filosofi banatzaile eta oparitzaileari jarraituz geuk fisikoki dauzkagun materialak (beti ere beren egileek hala nahi diNatela eta) modu psikikoan (barkatu, elektronikoan) jarriko dizkiNagu, pixkanaka pixkanaka, presarik gabe ... materialez gain esteken zerrenda miragarrian agertzen dituNan irratsaio aske/agenda batzuen berri ere emango diNagu Masustak informazio gunea ere badelako.

29.

 
MASUSTAK-EKO FANZINEEN argazkiak. /A+B+1/
Liburutegiko liburu, cd eta dvd-en gainetik (kantitatez, kalitatez, barietatez,...) dagoen paperezko material honen berri eman nahian, gaurtik aurrera eta argazki formatuan dauzkagun hainbaten azalak ikustea izango duNK. Oraingoan izenburuak A eta B letrekin edo zenbakiekin hasten zaizkieNanak zioaztiNK ...
-.-

-.-

-.-

-.-

-.-

-.-

-.-
.
-.- 

28.



DISCONTINUACIÓN DEL USO DE DROGAS PSIQUIÁTRICAS: UNA GUÍA BASADA EN LA REDUCCIÓN DEL DAÑO gida liburuxka.

The Icarus project-en lana duNK izen luzeko liburuxka hau, bertan droga psikiatrikoen erabilpen bera jaistea edo hauek erabiltzeari uztearen gida irakur dezakeNK. Hauen kontsumoaren `beharrera" joan denarentzat funtsezko gida izan zitekeNK... 

Discontinuación del Uso de Drogas Psiquiátricas: Una Guía Basada en la Reducción del Daño. (klikatu irudian gida irakurtzeko)

-.- 

27.


BELTZA TA GORRIXE irratsayue

BELTZA TA GORRIXE Azkoitiko Kontrako Eztarrixe irrati libreko irratsaioa duNK. Hau esanda nondik egiten den bakarrik esaten diNat, baina beste zerbait ere esan genezake berataz. Niri egitea gustatuko litzaidaken irratsaioa duNK hau, eta jakina, egin egiten diNat parte batean, beste partean Beltza zegoNK, parterik garrantzitsuena gaiaren inguruan diNan jakintza dela eta.

http://www.arrosasarea.eus/tag/beltza-ta-gorrixe/

Hona hemen irratsaioaren ("lehen 20 irratsaioen" esan beharko geniNake) nondik norako nagusiak: 
1766.ko matxinada, Kukua, Erlea, Euskera..., Gipuzkoak Ingalaterrari guda deklaratu zionekoa, Euskeraren sustraiak, lehen hitzak nola sortu ote ziren, … Atsa eta bere hitz-eratorriak, mitologiaren zergatia..., nondik gatozen, zientzia, … Igelak nagusi eske, Aidekoak, Berezkoak..., azeri-oilo-azkonar-erbinude kontua, auzolana, batzarra eta ahal dugu, aidezkoak eta berezkoak, ... Astoaren sena..., H hizkia, euskera batua, batzarrak, ohiturak zaharrak, ... Euskaldunen bataila zaharrak..., aspaldiko batailak, Errezil eta erromako batallak Xenperraren bertsoak, liburu-aldizkari gomendioak, ... 7 buru, 7 txakra..., interpretazioa, dibulgazioa, Kundaili ta 7 txakrak, … Txakurrak sorgin..., txakur eta txerri bihurtuak, ipuin moduko kontakizun mozoloa, Nola aldatzen diren gauzak irratsaioa, ipuin `klasikoen´ inguruko irratsaioa, estralurtarrak, anunakixek, `euskal tantra´, sumeriarrak, ... Herensuge, suge eta dragoien kondaira-ideiak, aurreneko Amerikar Nazio batzuen jatorri euskaldunaz, Solutriar konponbidea, ... Zubiak eta izaki mitologikoak, moro-mairuak, folklorea, historia, (Jainko Ateoa) poesia, Andra-Mariren gaueko ibilaldiak, ... Ihauteriak, Zubieta-Iturengo festa-gertakizunak, ihauteriak izatearen `4 teoria´, Aztiak eta Aztikeriak, Maitagarria izatearen garrantziak, Errezilgo kondaira,... Agusti Txaho, bere bizi ta filosofia, Mari-Maitagarri binomioa, berpizkundea, Urtezaar, Gabonzaar kontuak, iraultza frantsesan inguruen, Zuberuko zenbait gertakari, antzinako ohiturak, batzarrak, ... Lamiak, Martitteko kandela, katu eta kontuak, Temaskal-a,  Etxalarren astebukaera, Ikimilikiliklik erakusketa, poesia, Sortu dira besteak jaialdia, ... Azkoitiko´ Mari eta hau ikusi zutenen kontuak, ... Ortzi, Gogoa eta gogoratzea, Procés català, ... Lauburua zer den eta nondik datorren, ... Gentilak, jentilen pasarteak eta hauen inguruko kontuak, euskerak esaten diguna Mariri buruz, ... Bikoiztasuna, Anboto-Arantzazuko `dama´, Jesukristo-erlijixo kristaue-santuek, ... Baietza eta Ezetza, Monte de Ikazteguieta-ren EZA, Mariren esanak, ...

GorriXXXe


Sorginkeria (Klikatu irudia edo eta `hitz hauek´ irratsaio denak beren esplikazio eta guzti irakurtzeko, entzuteko, jaisteko...)

P.D.: esan Diccionario ilustrado de Mitología Vasca bibliatzarra, Urolaldeko kontu ta komerixek , Eusko-folklore, Ipuiyak ipuin bildumatxoa eta beste liburu gutxi batzuk gabe ezinezkoa litzatekeela BELTZA TA GORRIXE burutzea eta jakina... Mikel Laboa, Arrutiko Intxaurrak, Inoren Ero Ni, Ugly Bastards, Oreka Tx, Ez Aurkeztuak, Apalatxe,  Joan Baez, Joxe Ripiau, Paxkal Irigoyen, Amaren Alabak, Itoiz, Tapia ta Leturia, Anari, Maurizia, Leon, Fasio eta Basilio, Mor More, Xabier Lete, Anne Etchegoyen-Aikora abesbatza, Napoka iria, Ain1, Meren, Zea Mays, 12 Tribu, Bert Appermont, Isuo Sasiia, Ruper Ordorika, Petti, Mikel Uraken, Vértigo, `Santa Ageda´ko korua, Dilistak, Jonathan Elias, Jupiter Jon, Kasernarat, Saioa, Mursego, Berri Txarrak, Juan Crisostomo de Arriaga abesbatza, Robert W. Smith, Donostiako orfeoia-Orquesta Reino Aragón-en soinu laguntzarik gabe ere soinu banda bera ez lukeela izango proeiktuak.


-.-
Hemen beyen banaka-banaka esplikaziyuk letu eta irratsayuek entzuteko aukerie:
Jeitsi 20.a (1766ko matxinada...), argindarrak aldeiñ ta hemeretziarrena grabatzerik ez geniÑan izen, Jeitsi 18.a (Mitología...), Jeitsi 17.a (Igelak nagusi eske...), Jeitsi 16.a (Astoaren sena...), Jeitsi 15.a (Erromatarren aurkako euskaldunen batailak...), Jeitsi 14.a (7 buru, 7 txakra...), Jeitsi 13.a (Txakurrak sorgin...), Jeitsi 12.a (Herensugiek...), Jeitsi 11.a (Zubiak eta sinesmen zaharreko izakiak...), Jeitsi 10.a (Ihauteriak...), Jeitsi 9.a (Aztikeria...), Jeitsi 8.a (Maitagarria izan...), Jeitsi 7.a (Chaho...), Jeitsi 6.a (Lamiak...), Jeitsi 5.a (`Azkoitiko´ Mari...), Jeitsi 4.a (Ortzi...), Jeitsi 3.a (Lauburua...), Jeitsi 2.a (Jentilak...), Jeitsi 1.a (Bikoiztasuna...), Jeitsi 0.a (Baietza, ezetza...)

-.- 

26.


PARA ACABAR CON EL PARO SUPRIMAMOS EL TRABAJO liburuxka
Jussieuko asanbladak eta "langabeen mugimenduak" frantsesez (jakina) idazkin, gutun, eta abar interesgarri hau argitaratu zuen duela hogei urte inguru lanaren munduaren kritika eta honi aurre eginez (ez ziren idazleak `ekintzaileak´ baizik). Lana ezabatu dezagun langabezia akabatzeko (gazteleraz) izeneko itzulpena duela urte mordoa argitaratu zen papereko itxuran (Masustak liburutegi askean badauzkagu bai testu bilduma hau eta baita ere lanaren eta bere munduaren kritika burutzen diNaten hainbat fanzine-liburuxka), orain gutxi modu digitalean eskaini digute alderdi politikoen eta baita ere lanaren aurkako idatziak eskaintzen dituzten Politicos Partidos webgunekoek. Hemen irakurri http://www.sindominio.net/ofic2004/historias/jussieu/jussieu.pdf

25.


DURANGOKO AZOKA ALTERNATIBOKO bideoak

Duela gutxi arte beti esaten zen gauzetako (gaitzetako?) bat telebistan agertu ezean ez ginela existitzen esaldi tristea zen. Horren proba garbia jaso diNat `Tomas santuaren´ jai egunean, batak eta besteak hitzegin bait zidateNK balizko bideo baten inguruan. Ez diNat ikustentzunekoengan larregi sinesten beren `informazio´ gehiengoa informazioari dagokionez behintzat pan para hoy hambre para mañana bait duNK. Bideoen erantzule garbiak galderak erantzuten dizkiogunak eta Arri Guri kolektiboko gazteak dituNK eta bideoa konkretuaren zabalkundearenak gure herri SANTUAren berriak jartzen dizkiNaten Uztarria aldizkarikoak. Kexatzeak ez diNK askotarako balio, baina kexatu behintzat egingo gatzaieNK berehalakotasunaren sektan sartzen gaituzten bideogintzekin sare antisozial multinazional kapitalista mundu suntsitzaileen (jarraituko al diNat gehiago adjektibatzen?) logoak geure muturraren parean jartzen dizkiguten lagunei. 

Bideoak: Denok al zarete ongi etorriak? - Xabi - Azokaren muntaia - Serigrafia tailerra - Buter - Aitane Arriguri - Jaracanda poeta - Picocuentos txontxongiloak - Lur azpiko izakia...

                         

                                

                                

-.- 

24.


Masustak Durangora zioaNK ostiraletik asteartera bitartean bertako Azoka Alternatiboan parte hartzera. Aurreko urtean aipatu niNan moduan "egun hauetan Durangora gerturatzen bahaiz azaldu gurera behintzat!!", horixe duNK mezua, eta zer aurkituko duNan bertan? Hitzaldiak, Diskoak, Parranda, Kontzertuak, Garagardo ekologikoak, Tailerrak, Aisia, Zuzeneko irratsaioak, Arropa, Bideoak, Bazkari bio eta beganoa, Alternatibak, Liburuak, Kontzientzia, Giro ona, Fanzineak, Eskulanak, Marrazkiak, beste zenbait ekintza, beste mundu bat... Oraindik gehiago jakin nahi baduNK Durangoko azoka... alternatiboaren webgunea eta feisbuka hemen zeudeNK.
DURANGOKO AZOKA ALTERNATIBOA (16. alea) azoka ez komertziala


Abenduak 4, Barikua
17:00 Azokaren inaugurazinoa karpan
21:00 Kontzertuak Sapuetxen
           Yacaranda Disidente (Zarautz)
           Apalatxe (Donosti)
Mor More (Zarautz)
Baba (Ondarru)
Abenduak 5, Zapatua
12:00 “Picuentos”. Txotxongiloak eta ipuinbako ipuin kontalariak
17:00 “Consecuencias de la realización de Macro-eventos en las ciudades-sede y sus habitantes” liburuaren aurkezpena Monus-en eskutik.
21:00 Kontzertuak Sapuetxen
            Prodotti Locali (Street Punk Italiatik)
            Ultima neurona (Hardcore Punk Bilbotik)
            Mekonio (Punk Rock Santurtzitik)
            Gaitze (Zarata Punk Azkoititik) 
            Salyva (R´n´r Durangotik)
Abenduak 6, Domeka
12:00 Gogoeta eta hizketa tailerra "Sexologia oinarriak. Kontzertuak eta zer/esanak erotikaren izaera morala"
17:00 Serigrafia tailerra, adin guztientzako. (Arropa argi bat ekarri eta serigrafiauta eroan eizu!)
21:00 Bakarlarien kontzertuak Sapuetxenato etoa b
           Isuso Sasiia (Zumarraga-Zarautz)
           Jaime Alejandro Yakaman (Tuluca-Mexico-Bilbo)
Peru (Usurbil)
Abenduak 7, Astelehena
12:00 Zeramika tailerra, adin guztientzako, Larra Buztingintza-ren eskutik (Laudioko Zeramika Eskola)
15:00 "Autonomía comunal en Euskal Herria" testuaren aurkezpena. Gorka Meren-en eskutik.
21:00 Kontzertuak Sapuetxen
            Haginak (Hc crust Amurriotik)
            Krater (Punk rock Bilbotik)
            Butron (Crust ptower Bartzelonatik)
            Zartada (Nerabe rock Bermeo)

Abenduak 8, Martitzena
11:00 Irola Irratia 107.5 FM, zuzeneko Saioa azokako karpan
 


 Ordutegia:

Azoka 11:00etatik 20:00etara
Sapuetxeko taberna 12:00etatik 17:00etara eta 20:00retatik 02:00etara
Egunero bazkari begano eta biologikoa izango da Sapuetxen 14:30etatik 16:00retara.
.
23.

Sorginkale banaketak-ek urtero egiten diNanan moduan, aurten ere Sorgin Gaua jaialdi ez-komertziala antolatu diteNK. Bihar ostiralak 20 eta etzi larunbatak 21ean izango dItuNK ekitaldiak. Bertan hitzaldi, mahainguru eta eztabaidaz gaiz musika (akustikoa, rapa, punk-hardcore-oi!, kabaret ikuskizuna, ...) eta banaketa alternatibo mordoxka gerturatuko dituNK. 



Imprimir

maquis-01

11053193_632746756865493_7900186926457547350_o

SORGIN GAUA 2015 (XII edizioa).
Sorginkale Banaketak-en banatzaile antikomertziala eta liburutegi libertarioak 15 urte bete ditu!
……………..
Zizur Nagusia, Nafarroa. programazioa:
OSTIRALAK 20
18:00 Esparru gaztetxean: hitzaldia: ‘Maquis, anarquistas en la guerrilla’  Ni cautivos ni desarmados kolektiboaren eskutik.
20:30 Esparru: PERRO LOBO (rap Logroño).
LARUNBATAK 21
11:00 Esparru: gosari beganoa
12:00 Esparru: mahai ingurua: ‘Anarquismo y proceso soberanista catalán’ Kataluiniako zenbait kolektibo anarkistaren eskutik.
14:30 Esparru: bazkari autogestionatua.
16:00 Esparru: PURO LUEGO (akustikoa, Bilbo) .
17:00 Frontoian: distri azoka.
18:30 Frontoian: kontzertuak (5 euro + CD-a): NO KOMPLY (melodiadun hardcorea, Zalla)
ZARTAKO (Iruña, punk bortitza)
INDARRAP (rap Gasteiz)
MANAGÄITZ (melodiadun hc, Zarautz)
EUSKABARET (musika espektakulua, Iruñerria)
SASKARRAK (oi! Txantrea)
ZARTAKO-K (ska, Tafalla)
TIEMPOS DE IRA (hardcorea, Ciudad Real)

-Beti bezala, argitalpen eta banaketa ez-komertzialen azoka ere antolatu da Sorgin Gauan (ostiral nahiz larunbatean), edozein kolektibo sozialek beren materiala eskaintzeko gune. Azaldu behar duzuenoi esan sorginkale@nodo50.org posta elektronikora idazteko ahalik eta hobekien antola gaitezen.

-Sorgin Gaua kontzertu bat baino gehiago da, kapitalaren aurka eta kultura pribatizatzen duten enpresen aurkakoa eta borroka antiautoritarioen erreibindikazioa ere bada, anima zaitezte ekintza denetan parte hartzen! 

Animatu zaitez!
-.-
22.

MASUSTAK-en zenbait blogen aipamena...



Gaur MASUSTAK liburutegi askean elkar ikusi diNagu... nik hitz batzuk idatzi dizkiNat, hik beste batzuk irakurri dituNK, bai batek eta bai besteak ezagunei, lagunei, inguruko zein urrutikoei, gaurkoei eta antzina(go)koei entzun, isiltasuna oparitu, hitz egin eta ikasi dizkiegunak, gaur Masustak liburutei askien elkar geniÑan... fanzine itxurak, disko formatuak, liburu mamitsu meheak, bideo hegalariak, gai zahar, material berrialdizkari zein artxibategi, loturak estekak link, zer gaituNK ? Fisiko edo digital ! Ume muturzikin edo heldu perfektu? Inoizko edo eta betiko?! GAUR masustak LIBURUTEGI ASKEAN ELKAR IKUSIKO DInAGU...

...eta momentuan Fanzineen egunaren irratsaio xarra entzun dezakegu (EKAITZALDIA)  Hitanoaren inguruko elkarrizketa (SOCIALISTA POPULAR), Hardcore, punk, rock d.i.y. zarata Ruido webgunean, Etorkizuna gurea dela zinemaren bitartez (Naranjas de Hiroshima), berena Zone A Défendre dela esaten digute ZADaren aurkariek, Musika zuzenean entzun dezakegula dioenik ere bada, Alderdi popularraren 3 lehendakariri buruz... (Naiz), Borroka ez dadila hil (Imperdible), Hiesaren existentzia, kritika eta gezurrak Superando el Sida-n, 1996ko Preso politiko independienteen buletina (Refractario), Bikoiztasuna eta Mariren erreinuagatik hitzegin digute Beltza eta Gorrixek (Arrosa), Gurasoak eta gurasokerietaz Gurasoak irratsaioan (Txapa), HalaBeditik oraingoan bai, alde egin duten Musika sozializatuaren irratsaioa (Dale al play), Milesker Piratak! Lagunekin bai! oihua Kortxoenearen partez, Gdeim Izikeko kanpalekuaren desmantelamenduaren 5. urteurrena (Nodo50), Managaitz taldea Txantxarrekan (ZarataZarautZ), Ikusi Masusi Ribeiro! ohiukatzen digute Zinetogrambeste uharte batetara bizitzera joan den Escalofrios pirataren bizipenak (Zapateneo), Scarlet Ohara feminista heroina? (Pikara), Siriako gatazka eta aste politikoa (Ortuondo proiektua), Mozart musika beraren sinonimo? (Irola), 10 urte ALCA dela eta... (La Haine), Agur eta hurrengoarte bat eskaini digu Asel Luzarragak bere Gorri-beltzean blogean, Riechmannen Autoeraikuntza poetikoa (Voces del Extremo-n), Mas baino gehiago da Kataluinia (Borroka Garaia da!), Euskal Harriaren ABDPutzuzulon, ...

ATZO eta BIHAR masustak LIBURUTEGI ASKEAN ELKAR IKUSI DInAGU...

//irudia Kalashnikov kolektibo musikal-artistiko-politiko-sozialarena duNK//

  
-.- 

21.


UME MUTURZIKIÑEN EGUNE (Azpeitiko kalien eta gaztetxien)

// Hemen EUSKARA BATUAN //

Baño hau ze izingo´a ba?

Irallek 26yen, zapatuen FANZINE egune ta MASUSTAK Liburutei Askie kalea ateako dan egune (beno arratsalde-gau esan berko genuke), UMIEN eta BERRIZ UME izen nahi deunon egune, zenbait BANATZAILE ALTERNATIBO herrira gerturau ta herrikuek ateako diteun egune, parte hartu nahi dun eozeñek parte hartuko´un egune, afaitxon bat batea eingo deun egune, kontzierto batzuk entzun (Orreaga 778, Shock Waves, Oldarkor) ta beste zenbait gauze elkarbanauko diteun egune izingo´eNK.

Ta lau egun aurretik, 22en (asteartien) fanzinien inguruko hitzalditxo bat, mokaue ta danon artien irakurketa batzuk eingo´izkiNau!!

Hau dana, dana ondo juten baa!!


-.-

20.

LUBAKI Agenda

Lubaki Agenda zer den jakin nahi diNanak beren webgunean agertzen duNanari egin zezaiokeNK kasu eta proiektu autonomo, militante, autokudeatu eta inongo erakunderen menpekoa ez dela jakin zezakeNK edo egiten diNaten lanari errepara dezaioke eta bai paperean edo bai webgunean agertzen duNanari begiratu, alegia, zentzu zabal batean Bilbo eta bere inguruko (Algorta, Barakaldo, Basauri, Durango, Erandio, Erromo, Galdakao, Larrabetzu, Leioa, Laudio, Ortuella, Plentzia, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapaga) gune askeetako (gaztetxeak, gazte eta herri mugimenduak, banatzaileak, ateneoak,... beti ere alderdi politiko, estatu-erakunde (udal, diputazio,...), erakunde erlijiosoetatik at! ) gai askatzaileen (okupazio-antimilitarismo-garapenkeriaren aurkako-kaleratzeen kontrako-presoekin elkartasuna bultzatzen duten mugimenduak, beti ere sexismoaren, arrazakeriaren, homofobiaren, diskriminazioaren aurka antolatutako taldeak, ...) agenda bat, horretaz gain albisteak, espetxeen ingurukoak, ondorengo egunetan izango diren jarduerak, Bizkaiako zenbait irrati libreren materiala entzungai, aurretik aipatutako herri/hirietako guneen helbide-webguneak eta okupazioaren inguruko loturak.

Beren nahi nagusietako bat diru-laguntzarik gabeko herri kultura aurrera ateratzea duNK. Zer gehiago behar diNagu? Agenda batetan ezer gutxi gehiago gehitu zitekeNK! Bizkaiko zati jendetsuenean Lubaki diteNK, Gazteizen Zeharka agenda diNate, ea ba ideia hau gure aldera ere gerturatzen duNan! 

 Lubaki Agenda

Hauei zerbait idazteko hona hemen beren Emilioa: lubakiagenda A BILDUA riseup.net

-.-

19.


ESTUFAILUM CHAN CHAN! fanzinea

ESTUFAILUM CHAN CHAN!! # Nº 16 punk zine


Estufailum Chan Chan!! 2007tik gaurdaino egin duNan fanzinea duNK, beti ere modu beretxukoa, komikiak eta elkarrizktetak eta komiki eta elkarrizketa gehiago.

Estufailumen ale berriak Perras salvajesAncient Emblem y Murdock's Murder taldeei elkarrizketak eta "pentsatu arazteko" komikitxoak dizkiNK...
El Fary Es Dios gunean aurkitzen dituNK fanzineen azalak, esplikazioak eta beraietan agertzen dituNan talde mordoa, beren diskoak, azkena jaitsi nahi baduNK hemen zapalduta nahikoa duNK, inprimatzeko berriz azken hau zapaldu.

       

... eta aurreko denen inguruan ... AKS, Humanoides, El Fary es Dios ...jaitsi 15.a
15. inprimatzeko, Los Invasores, Ek Balam... jaitsi 14.ainprimatu 14.a, Duelo, Contra//Historia... jaitsi 13.ainprimatu 13.a, Extincion, Laboratorio 12... jaitsi 12.ainprimatu 12.a
 MKT jaitsi 11.ainprimatu 11.a , Reductorxs de Cabezas, blog Ruido... jaitsi 10.ainprimatu 10.ajaitsi 9.ajaitsi 8.aEstufailum 7. jaitsiEstufailum 6. jaitsi, Erantzun, Essenzia de Lapo... jaitsi 5,ajaitsi 4.ajaitsi 3.ajaitsi 2.ajaitsi 1.a


El-fary-es-dios

-.-

18.

GORA ETA BEHERA irratsaioa

Zer duNK Gora Eta Behera? Mota batetako irratsaioa non ez duNan kultura komertzialik aurkituko, non ez duNan hutsalkeria handirik aurkituko, non kultura sozial askeaz jakitea izango duNan batez ere literatura eta musika formatuan. 

gora-eta-behera

Lur Azpiko Izakiak egin dizkiNan edo izan dituNan irratsaio denak ezin dituNK entzun ezta bizitza horretara jarrita ere baina hemen zioaztiNK mordo bat... -GORA ETA BEHERAren irratsaioak gehienetan Kkinzonatik zuzenean eraiki eta botatzen dituNK eta diferituan Arrosa Sarean etaEkaitzaldia gunean entzun ditzakeNK, ea ba azkenetik aurrekoetara... (229. irratsaioa) -(228) -(227) -(226) -(225) -(224) -(223) -(222) -(221) -(220) -(219) -(218) -(217) -(216) -(215) -(214) -(213) -(212) -(211) -(210) -(209) -(207)  -(205) -(203)  -(202)  -(201)  -(200) -(199)  -(198)  -(197)  -(196)  -(195)  -(194)  -(193)  -(192)  -(191)  -(190)  -(189)  -(188)  -(187)  -(186)  -(185)  -(184)  -(183)  -(182) -(181)  -(180)  -(179)  -(178)  -(177)  -(176)  -(175)  -(174)  -(173)  -(172)  -(171)  -(170)  -(169)  -(168)  -(167)  -(166)  -(165)  -(164)  -(163)  -(162)  -(161)  -(160) -(159)  -(158)  -(147)  -(146)  -(145)  -(144)  -(143)  -(142)  -(141)  -(140)  -(136)  -(135)  -(133)

-.-

17.

STRASSE aldizkari-fanzinea 

Orain gutxi akabera eman zaion Latido de Libertad irratsaioaren harira Strasse aldizkariarekin gogoratu nauNK. 
Strasse aldizkaria 2006 eta 2012 urteen bitartean existitu zen aldizkari autónomo, kontrakultural eta kontrainformatiboa izan huNan. Urte hauetan 8 ale desberdin argitaratu zizkiNaten, MASUSTAK liburutegi askean bostpasei zauzkaNagu. Gai sozio-politikoen artikulu eta elkarrizketak dituNK nagusi aldizkari guztietan zehar, hori eta musikak diNan garrantziarekin ere ezin ahaztu, zenbait musika bildumekin batera ere bazioaztiNK hainbat ale, aurreko dena eta historia, gaurkoa eta lehengoa. Gai eta kolektibo-banako hauen berri eman ziNaten... Zer gertatu zen Negu Gorriakekin? Extremadurako errepresioa faxista, Def Con Dos-en erreferentzia kulturetak, Diagonal, Tupa eta Tokatari elkarrizketak, Israel eta kirola erraminta politiko eran, etxebizitza duina?, Juan Kalvellido, Skacha, Pititako Informatzen, Kaos Urbano, Hachazo, Iraultza Espartakista, G8aren aurka, rap politikoa, Doctor Deseo, Ddt banaketak, klima aldaketa, erresistentzia arabiarra, palestina, mendebaldeko Sahara, guda zibileko brigadista arabiarrak, `bakalaoaren errutako´ alde kontrakulturala, La Cizalla Acrata, Jartos fanzinea, QK, Ondaexpansiva, Topo, Aktiva, ELA eta Irola irrati libreak, Egunkaria kasua, Gazarako martxa, Hip hop borrokalaria, Skainhead, Vallecasko itsas borroka, FRAC, Habeas Corpus,  Andrej Stasiuk, Kubaren inguruan, Bartzelonako 37ko maiatza, Ekintza Zuzena,  Latido de Libertad irratsaioa,  Dixebra, elkarrizketa asko, disko, liburu, irratsaio gomendioak,aipamenak, berriak, ...





















Pdf-an Strasse 1,  Strasse 2 , Strasse 3 , Strasse 5 , Strasse 6 , Strasse 7 edo 7.a onlinen irakur ditzakeNK, ea gustatzen zaiNan...

-.-

16.

FANZINE-ALDIZKARIYEK…
Orwellen aroko 31. urtean MASUSTA artean sartu dizkiNagunak. 
Fanzineak, aldizkariak,... atalean oraindik ez dizkiNagu sartu ) 

15/15\15 - nº 0

-15/15\15 0. zenbakia (zibilizazio berrirko aldizkaria. Gazteleraz, euskeraz, galegoz, kataluineraz eta portugesez idatzitako 30 testu 2030. urtean biziko bagina bezala idatziak, gure mundua zenbat aldatu den adieraziz).
-9 egun Iruñeko kartzelan, intsumitu preso (eg: Gaizka Aranguren. soldaduskari intsumisioa)
-Abulia 7. (fanzine punka: elkarrizketak talde eta argitaletxeei, marrazkiak,…)
-Al margen 81. (aldizkari libertarioa: dossierra: eredu energetikoa edo sistema politikoa aldatu?. “Europa presondegia, Anonymus eta hacktibismoa, Horacioren hitzak, Deudocracia filma, aldizkari eta dokumental gomendatua, gomendioak, poesia, …)
-Al margen 88. (aldizkari libertarioa: dosierra: ergelkeria. “Españistan Europarentzako makilak, oinarrizko errenta: kapitalismoa eta kontsumoa, tortura eta tratu txarrak espetxean, ekologia eta anarkismoa, Voltaireren hitzak, ergelkeriaren inguruko filmak, aldizkari gomendioa, Begoña Abad eta Víktor Gómezen poesia, …”)
-Argelaga 3. (garapenkeriaren aurkako aldizkaria: “lurraldearen aurkako guda mendekotasun goren gisa, ZAD Notre Dame des Landes: Zadisten begikotasuna, tentsio altuaren aurkako borroka, mehatzarien borroka, txanpon soziala erreminta eraldatzailea?, makroespetxeen aurkako borrokatik espetxeen aurkako borroka iraultzailera, Simone Weil eta marxismoa iraultza eta berari uko egitea, Gustav Landauerren Sozialismoa bultzatzea testua,  berriak, liburu gomendioak, komunikatuak, …”)
-Argelaga 4. (garapenkeriaren aurkako aldizkaria: “garapen jasangarriaren kontzeptua, urrearen industria mehatzeak espekulazioa eta erresistentziak, basoko sute baten egunekoa, herriko lurraldea denontzako hartzea, salaketa juridikoen kritika adingabekoen zentruen aurkako borrokan, estaturik gabeko gizarteruntz, Erregimen Bereziko Presoen Elkartearen historia, Elisee Reclus eta mugarik gabeko hiria, hirietako pilaketa berehalako eta premiazko beharra da, lurra ez dago salgai landu eta defendatu!,  berriak, liburu gomendioak, manifestuak, …”)
-Askegintza-Liberacción (elkartearen orritxoak: animalien eskubideen alde, espezismoa: injustizia galanta, festak ospatu animaliak askatu, animalia esplotaziorik gabeko arropa eta osagarrien gida)
berriak, liburu gomendioak, manifestuak, …”)
-Boa. Ene 01 (kontrainfo orria)
-Canijín 32. (haur eta gazteen inguruko informazio alternatiboa: paperik gabeak, proiektu solidarioak, gazte-espetxeen hitzak, gazteen hitzak, prentsaren berriak, beharrak, eskubideak, interesak, desirak, hezkuntza ez hezitzailea, humorea, zinema gomendioak)
-Caperucita negra 3. (literatura: poesia, testua, bururapenak,…)
-Contragolpes 1. (Madrilgo gaztedi libertarioen adierazpen organoa. “Podemos eta sistemaren aurpegi berria, erabili beharreztako terminoak erabiliz, polizia komisaldegiak eta errepresio funtzioa”)
-Contrahistoria 7. (Ofizialismoaren eta pentsamendu bakarraren aurkako aldizkaria: “antifrankismoa 60. hamarkadan: Defensa Interior eta Grupo Primero de Mayo, espetxeen bilakaera historikoa, Erroma eta aisiaren kontrola, iraultza neolitikoa: estatuaren eta desberdintasun sozialaren jatorria, urbanismoa eta arkitektura adierazpen ideologiko moduan: aro sobietarreko konstruktibismoa eta errealismoa).
-Cotarro 7. (fanzine kulturala: “San Zhi, Helios Gómez, serie 1, Jazz gorri eta beltza, Matxinada magonista, Miguel Amoros, zentru sozialak, argitaletxe gomendioa, poesia, 3 ipuin motx, argazkilari 1, komiki eta liburu gomendioak,…”)
-Desde la estrada 4. (eg: Doble o Nada zentru soziala. Kontrainformazioa: “ariketa fisikoa, hitzak, faxismoa, lurra, Onda Asechando irrati librea, ekintzak, gomendioak,…”)
-Discontinuación del uso de drogas psiquiátricas: Una guía basada en la Reducción del Daño (eg: Icarus Project + Freedom Center. Droga psikiatrikoen erabilpenaren murrizpena, minaren murrizketa)
-Eguzki sukaldeak - Cocina Solar (eg: Mugarik Gabeko Ingeniaritzaren orritxoa. Eguzki-labea, kontzentrazio sukaldea, panel motako sukaldea..)
-El Fuelle 4. (FIJA-ren adierazpen organoa. Anarkismoa, “baso elikagarriak”)
-El futuro está destruido (fanzine punka + cd-a. Elkarrizketak, disko, dvd, liburu, fanzine aipamenak…)   
-Elkartzen (eskubide sozialen eskuorria)
-Enciende la mecha 5. (prentsa hori punka: elkarrizketak, iritziak, )
-Etcetera 47. (guda sozialaren gutunak: “Teknikaren unibertsoa eta kanpokaldea, Desjabetza, Mexiko guda zibil eta erresistentzien artean, Iraultzatik 100 urte eta Independentziatik 200 urtetara, Frantziako erretretaren erreforma, Espainian irailak 29an egin al zen greba orokorrik?, Summercamp 2010, jasotako liburuak, Jose María Nunez”)
-Etcetera 49. (guda sozialaren gutunak: “Espainiako gaizkizate estatua, langabezia, ekonomia zientzia disfrazaturiko ideologia da, indignatuen oinezaren inguruan, jasotako liburuak, gutunak: Suminduen mugimendua Lacandonan hasi zen, Baltimoreko zeruko disdira urdinak, Oakland Okupatu eta portuaren itxiera”)
-Etcetera 54. (guda sozialaren gutunak: “posibilismoaren lurraldean, tirabiraren estrategia eta beldurraren kultura, intentsitate baxuko guda, Kobaneko borroka, emakumeen gorputza teknikaren garaian, Jasotako liburuak, gutunak: Ayotzinapako Mexiko: goiko munduaren erotzea eta behekoen ahotsen entzutea, Fergusongo hilketen harira, estetika eta politika, Alemania: kontseiluen iraultza”)
-Fallinc.o.world (komikitxoak)
-Fracking ez 11. (Frackingaren aurkako orria: New Yorkek frackinga debekatu du, herri ekimena aurrera doa Legebiltzarrean, deforestazioaren arazoa munduan, frackingaren burbuila lehertzear, Polonia eta Errumania: Europako frackingaren porrota, elkarrizketa Gorka Buenorekin, …)
-Greix 2. (fanzine punka. Elkarrizketak: Venganza, Encinta grabaciones, Perras Salvajes, Cisma,…disko aipamenak, testutxoak)
-Hezurren egia (arkeologia urola bailadan)
-Izu giroa 22.  (hc-punka euskeraz. Elkarrizketak, diskoak, fanzineak, kontzertuak: “NCC, Dictadura, Friday´s Crew, Beyond Pink, The Undertones, Dirty Sanchez, Vitamin X, La Urss, The Gee Strings,…”)
-Izu giroa 23.  (hc-punka euskeraz. Elkarrizketak, diskoak, fanzineak, kontzertuak: “Reagan Youth, Kuma No Motor, Bitch Witch, Brakaman, Negativo, Disparo, Juanita y los feos, 28 eskupitajos,…”).
-Karrazka banaketak (2014ko katalogoa: irakurketa eta musika katalogoa elkartrukerako edo saltzeko)
-Kolektivo antikolectivo (pentsamendua, poesia, marrazkiak, …).
-La gallina vasca (umorea, satira, ironia, sarkasmoa)
-La Megamáquina (Lewis Mumford. Lanaren burokrazia, boterea eta teknika, `zibilizazioa´, …)
-La Tourette 4. (fanzinetxo artistikoa)
-La vida anarquica de Florencio Sanchez (Biografia anarkista, F.S.en antzerkigintza, ipuinak,..)
-Lokatza 1. (hc-punk fanzinie. Elkarrizketak: Total Arse, Prag, Hondartzako Hondakinak, Rata Negra, aipamenak, abestien letrak, testua…)
-Matxinada 1. (musikala, elkarrizketak + zuzeneko cd 1)
-Ni fronteras ni banderas 19. (fanzine anarkopunka: elkarrizketak Max Vadala, Sub Rats, Peter and The Test Tube Babies, Doom, Palestinan guda eta heriotza, testuak, marrazkiak, gutunak, …)
-Norberak sendatu bere burua botiketara jo gabe (osasuna: gaixotasuna, sengagaiak, autonomia, janarien, hitz egitearen, afektuaren onura,…)
-Nosotr@s (boletina: orri batetako buletin antikomertziala)
-Numeros Rojos 2. (aldizkaria. “elikadura espekulazioa - gosearen negozioa, demokrazia manipulatua,
deshazkundea: gutxiago kontsumitu hobeto bizi, 15 M-aren erronkak, zor publikoaren mundua, interes ekonomikoen eta alderdikerien kazetaritza, etxe desjabetzak, prostituzioa, milizia hiltzaileak,…”)
-Poemario toxicómano ilustrado (poesia toxikoa. Gaizka Mena, Josu Arteaga)
-Pogo! 1. (punka, elkarrizketak: Afganistan Ye-ye´s, Estricalla, Inem Killers,… disko, fanzine, liburu aipamenak)
-Raíces 3. (lurraren suntsipenaren inguruan kritika, analisia eta eztabaida: “Harrika progresuaren aurka, desertuen sortzaileak: literatura eta hondamenari aurre hartzea, uranio minak, guda zibileko Extremadurako esperientzia kolektibistak, elkarrizketa ganaduzale bati, basoen suteei aurre egiteko teknifikazioari eta profesionalizazioari kritika, flamenkoa: komunitate-arte managaitza, liburu aipamenak…”)
-Sin Poder (kontrakultura: askapenaren aldeko testuak, iritziak, poesiak,…)
-Txarrantxa (Txarrantxa tabernaren ohorezko fanzinie. Urola bailadako punk-oi!-hc taldeei egindako elkarrizketen, kritiken, kroniken… bilduma)


Discontinuación del uso de drogas psiquiatricas

-.-

15.

MATXURA BURUAN ETA IBILI MUNDUAN irratsaioa

Matxura buruan Zintzilik irratiko erokeri bat duNK, edo eroak matxura buruan eta munduanibili ohi dituNK ez zakiNat baina bazakiNadan gauza bat irratsaio hau desberdina dela duNK. Umorea kontatzeko modu desberdina, pentsatzen dinatena plazaratzeko modu desberdina, landutako paperbidea, papertutako landa... hori bai, beti ere soinu gorabehera (barre, oihu...) ikaragarriekin.


.
Hemen duela hilabete gutxitako irratsaio batzuk... Akirrok apatt ipitt - Martxoko okerrena...Plagioak eta naufragioak! - Suizako gazta txorizo iberikoarekin - Elurte gogorra, berogailaren zorra! - Syriza Zirika, kastakoei harrika! - In Euskinglish, pleasedez - Zintzilik irratiko dokumentalaren biraren agurra - Txotxakeriak mate! - Negu sarekadak ta txistorra korroskadak ... 


SILLY WALK Matxura

-.-

14.

¡ESCUCHA PEQUEÑO HOMBRECITO! liburua

Liburu hau (pdf) Wilhelm Reich psikoanalisira gerturatu eta gero aldendu zen pertsonaiarena duNK, teoria berezien sortzaile eta inkontzientzia, neurosia eta libidoa landu zizkiNan batizpat. 

Liburu hau bakoitzaren barruan dagoen emakumetxo edo gizontxoarekin burututako elkarrizketa bat duNK, bertan gure ondorenarekin erresponsabilizatzeko eta hau eskuetan hartzeko eskea duNK. 
Fisikoki edo esku artean eduki nahi baduNK hemen izango gaituNK MASUSTAK liburutei askien.
.
.http://eu.wikipedia.org/wiki/Wilhelm_Reich

-.-

13.

HANKAK LURRIN irratsaixue

http://bitakora.arrosasarea.org/category/irratien-programak/kontrako-eztarrixe/hankak-lurrien/

Hankak Lurrien Askoitti/Azpeitiko artista batzuk beraiek bakarrik edo beste zenbait inbitatuedo elkarrizketaturekin egin ohi diteNK irratsaio fresko-fresko bat duNK. Bertan edozein gaitaz aho-ilerik gabe hitz egiten diteNK azkoittieraz, gaur gai serioak eta bihar ez hain serioak. Azken hilabetetan ondorengo kontuak izan dizkiNate hizgai... Zer gara? Definizioak. Abertzaleak? Anarkistak?,  Zertarako da bikotea? Sexua?, Garixe, Drogak 2Drogak 1,Gaztetasuna. Gaztetxeak edo Bestetxeak? Zenbakiaren diktaduraIlusioaIraurgi lantzen eta Lantzen-en inguruko elkarrizketaZaborra eta berziklapenaKattu erail zutenekoaArmek eta asunto gogorrak funtsa tapatu zutenekoa, Azpeitiko komuna, Punkien militarismoa,ItoitzMaxixatzen, ...


KONTRAKO EZTARRIXE 94.2FM

-.-

12.

ANTIPATIA Fanzinea

Antipatia fanzinea 2009tik 2012ra bitartean gogor jarduN huNan 30 ale inguru ateraz, bertan musika esperimental edo extremoak izugarrizko indarra diNK eta baita ere gai sozialak, zenbaitetan ale osoak zenbait elkarrizketetara zuzenduz. Azken urteetan ere atera dizkiteNK bost bat sei ale. 
Bertakoa bahaiz edo Azpeitira gertutzen bahaiz badakiNK non gauden eta orritxo hauek edo beste batzuk zurrupa ditzakeNK. 
.
11141120_10153630783692334_3629338545957636775_n

-.-

11.

IZU GIROA fanzinea

Izu Giroa fanzinea euskeraz burutzen den punkaren eta hardcorearen inguruko fanzine mardula duNK. Azken aldian, oso noizbehinka argitaratzen duNK, urtean ale bat edo bi ale, are motibo handiagoa beren ale batzuk murtxikatzeko, apetitorik sortzen badiNK behintzat. 


Ale gutxi batzuk sarean ere aurki daitezken arren, berriro errepikatuko diNagu, gure gomendioa MASUSTAK liburutei asketik pasatzea duNK, nola ez. 


http://socialistapopular.blogspot.com 

-.-

10.


SUICIDIO AUTONOMO aldizkaria 

SUICIDIO AUTONOMO aldizkaria ezagutu niNanean baden beste mundu bat ere ezagutu niNan. Mundu zaila baina egiazkoa, gai gordin hau jorratzen zuena modu ez pornografiko batetan, bere osotasunean bizi izan ziNaten pertsona ezezagun eta ezagunagoen pasarte eta artearen bitartez ...

Ikusi eta irakurri nahi baduNK hemen daukaNK bertsio digitala eta gurean berriz paperezko bertsioa zegoNK. Daukaguna 2. alea duNK, inoiz aurkitu ezin izan diNagun lehenengo bat ere izan huNan.

Suicidio Autónomo fanzine

-.-

9.


TEKNOANDEREAREN ESPAZIOA Irratsaioa
  
Isaac Asimov zientzilari eta zientzia fikzio idazle famatuak esaldi bat esan ziNan duela urte mordoa...  “Gertaera bat ukatzea munduko gauzarik errazena duNK. Jende askok egin ohi diNK, baina gertaerak gertaera izaten jarraitzen diNK”. Esaldi honekin has gaitezkeTeknoanderearen Espazioa izeneko irratsaioa definitzen. Teknologia, zientzia eta jakintzen gaia jorratzen diNate eta gertaerek gertaera izaten jarraitzeko gogoa diteNK baina ahal bada ezagutza jendearengana iritsiz, ondoren jendeak berak ikusiko diNK gertaera hauek ukatu edo ez, borrokatu edo ez, ez kontsumitu edo kontsumitu, arbuiatu edo alde egin... Hemen zioazteNK Teknoandereak eta bere lagunak Kkinzona irrati librean burututako orain arteko irratsaio den denak. 

http://teknoanderea.wordpress.com

-Teknoanderearen Espazioa (16) NANOTEKNOLOGIA eta NANOZIENTZIA / -T. E. (15) HARDWARE ASKEA eta ARDUINO / -T. E.(14) ENERGIA BERRIZTAGARRIAK eta PEAK OIL / -T. E. (13) FRACKING / -T. E.(12) PETROLIOAREN GAINBEHERA / -T. E. (11) BASOA eta BIODIBERTSITATEA / -T. E. (10) GPS-a eta GALILEO / -T. E. (9) KARBONO 14 ETA DATAZIOA / -T. E. (8) UBUNTU ETA BACKTRACK / -T. E. (7) INTERNET ETA INGURUMENA / -T. E. (6) INTERNETEKO SEGURTASUNA / -T. E. (5) ZENTRAL NUKLEARREN ERAUSTEA / -T. E. (4) ADIMEN ARTIFIZIALA / -T. E. (3) HARIRIK GABEKO KONEXIOAK-T. E. (2) ELEKTRIZITATEAREN EKOIZPENA / -T. E. (1) SISTEMA ERAGILEAK


-.-

8.

EKINTZA ZUZENA aldizkaria

Ekintza Zuzena aldizkaria, batzuentzat oraindik fanzinea dena, euskal herrietako eta munduko gai antiautoritarioa jorratzen duen paper bilduma duNK, beti ere ideiak ikuspuntu anarkistatik zabaltzen dizkiNK, gehien bat gazteleraz idatziak. Gai hauen inguruan ziurrenera burutzen den aldizkaririk interesgarrienetakoa duNK E.Z. Bilbo aldeko hauek lehen alea atera ziNatenetik hamarkada batzuk igaro diren hontan ongietorri ale berriari!

http://www.nodo50.org/ekintza/

Momentuan ale berriena den 42.aren testuak ez zeudeNK sarean eta fisikoki ez zaukaNaguMASUSTAK liburutegi askean baina ondorengo zenbaki hauetatik mordoa zaukazNagu, 4140,39383736353433323130292827262524232221201918...

-.-

7.

KONTU LEPO fanzinea

Kontu Lepo fanzinearen azkeneko alea izan huNana hemen zegoNK, nahi duenak irakurtzeko moduan. Gai sozial eta kulturalak jorratu zizkiNan gaztetxeko zenbaitek burutu ziNaten fanzine txukun hontan. MASUSTAKen ale denak zauzkaNagu.



Ondorenguek´e pantallie pegaute irakurtzeko moduen zeudeNK... 13.alie , 12. alie , 10. alie eta 8. alie
-.-

6.

      COTARRO fanzineak 10 ale izango dizkiNK eta zenbaki hortara iristean proiektua amaitutzat emango diNK bere egileak, ale hau 7.a duNK. Zuri beltzean egindako fanzine honen (gehiengoa horrela izan ohi duNK) zenbaki bakoitzak 100 ale zenbatuak dizkiNK. Gai kulturala, soziala eta jakintza, denak modu oso sinple batetan biltzen dizkiNK, argazkia + testua, argazkia + testua, argazkia + testua... ea hau irakurtzen diNan edonori bere fanzinea egitea bururatzen zaion, zergatik ez? 
     Masustak liburutegi askean paperean zauzkaNagu fanzinearen ale gehienak, badakiNK non gauden, badakiNK non dauden...
 COTARRO 7. zenbakia(sarean irakurtzeko zapaldu irudiari)
-.-

5.

Euskal herrietako askotan irrati libreetako irratsaio mordoa zuzenean egin eta entzuteko aukera zaukaNagu, hauetako askoren aipamenak egingo dizkiNagu Masustak Liburutegi askean irrati libreek ere antzeko bizi filosofia dinatelako. Lehenengoarekin hasiko gaituNK (3 irratsaio behintzat bazeudeNK eginak)... Urretxu-Zumarragako Kkinzona irratian bertako agureak burutzen diNan folk askearen eta hitzen/esaldien ingurukoa duNK Folkistan. Soinu kontuan aurreiritzirik ez badaukaNK eta entzun nahi baduNK badakiNK zer egin... 

FOLKISTAN (1) -> Psalters, La Baldosa Flotante, Astidir, Alferrikako Bizien Jabe, Tintamare + Genealogía del pensamiento

FOLKISTAN (1)

http://folkistan.blogspot.com

Genealogía del pensamiento esaldi politikoen bilduma txikitik -José Martí -Galdakaoko gaztetxea -Bilbon Irakeko guda hasi aurreko pintada -Rosalia Tuyuc -Harvey Jackins -Ruper Ordorika -Eneko Landaburu -Leon Tolstoi -baso ahaztuak dokumentala -Joseba Sarrionandia -Günter Anders -El Corazón de sapo -Keike -Kokein -Alice Walker -Zesar Martinez eta Olatz Dañobeitia -Ekintza Zuzena -Gartxot konkista aitzinako konkista filma -Dut -El Trono de Judas talde eta bakarkakoen hitzak eta ondorengo taldeen musika...

-Psalters (The divine liturgy of the wretched exiles). 9. Dig it up.+
-Psalters (The divine liturgy of the wretched exiles). 6. Amal. +
-La Baldosa Flotante (Leve). 10. Triste historia. 
-La Baldosa Flotante (Leve). 2. Leve.
-Astidir (-). 5. Látum Okkur Sjá. 
-Astidir (-). 2. Heidin. 
-Alferrikako Bizien Jabe (-). 5.+
-Alferrikako Bizien Jabe (-) 6.+
-Tintamare (du Sociobruitage). 10. Coment faire dérailler un train. +
-Tintamare (du Sociobruitage). 7. Chercher partout. +  
Entzun FOLKISTAN (1) !! 
 Günter-Anders-ote-da-Folkistango-agurea usabilboislandiaarabaquebec
-.-

4.

Todo por Hacer aldizkariagandik diNagun urruntasun geografikoak (Madrilekoak dituNK) ez ziguNK ahaztu arazi behar lege berdinenpean gaudela eta antzeko borrokak burutu daitezkela askapenaren (benetakoaren, ez antzerkiaren) bidean...

Dohainik banatzen diNaten hilabekarian, otsaileko eta urtarrilekoan gai hauetaz idatzi diNate (papera ikutuz, fisikoki irakurri ahal izateko beste ale batzuk bazauzkaNagu Masustak liburutei askien): Atentatuak, beldurra eta arrazakeria, patenteak eta farmazeutikak, ikasle mugimendua, Pandora operazioa, etxe-kaleratzeen aurkako borroko iraultzailea, edertasun kanona, Rojavarekin (Kurdistan) elkartasuna, `mozal legea´, laneko borrokak, Greziako medikuntza-asistentziaren autogestioa, Nikos Romanósen berri, Eric Garnerretik Malcolm X-era testutxoa, lur komunalen lapurreta, hipsterren aurka eta denonaren alde, liburuen eta aldizkarien gomendioa (Argelaga aldizkari gomendagarriarena besteak beste), irratsaioak, proiektu iraunkorrak, dokumentala,...

portadaFebrero  portada_enero
(Irakurri nahi baduNK zapaldu irudiei)
-.-




3.


Baratza taldeen praktika eta ezagutza sarea izenpean diNaten BASHERRI SAREA fanzinearen wikian aurkitu dezakeNK beren izan bereko fanzinea, agroekologian ezagutzak zabaldu nahi dizkiNan ororentzat.

http://basherri.gurewiki.net/Fanzinea

UDAZKENA_PORTADA.jpg

Zapaldu beheko estekak irakurri nahi badituNK :

Basherri 3.
Basherri 2.
1. Basherri
-.-

2.

2. erreferentzi digitala BUTERFLAI kitarrajole eta bakarlariaren diskoa  duNK, zapaldu ezaNK berehala datorren esteka... EDO ETOR HADI MASUSTAK LIBURUTEGI ASKERA. Buterrek  Refranero Agricola izena jarri zioNan bere 2. diskoari, bigarren honetako abesti originalak nekazal eta lurraren munduko errefrauez josi zizkiNan eta hauekin batera bere lehen diskoko abesti denak oparitu zizkiguNan. Bon appétit!

 
-.-

1.

Quema tu móvil izeneko telefono mugikorraren eta kontrolaren kritika egiten diNan fanzine bat badiNagu MASUSTAK liburutegi askean paper formatuan eta gazteleraz baina hona hemen gauza `bera´ euskeraz irakurtzeko parada: Erre Mugikorra fanzine/liburuxkataz ari gaituNK. Honekin hasiera emango zioNagu MASUSTAK DIGITALARI, on egin!

.