[ Arrosa Sareako irrati eta irratsaioak. PODCASTak]

Arrosa Sareako irrati eta irratsaioak. Podcast-ak

Arrosa Sareak duela urte batzuk euskal herrietako zenbait irrati biltzeko burututako ahalegina izan huNan, duNK eta izaten jarraituko diNK. Bertan irrati libreak, herri irrati edo komunitarioak eta beste irrati `nazionalen´ bat biltzen dituNK, hogeitapiko luze bat, beren ia ehunetik gora irratsaiorekin. Gai anitzak jorratzen dizkiNate bertako saioek, musika eta kultura arlokoak asko dituNK, ziurrenera gehienak, mota ezberdinetako soinuak (rock, punk-hc-zarata, elektronika, folk, jazz, metala, zuzenekoak,...), bertsoa, literatura, zinema, agendak, ... baina baita ere nekazal mundua, guraso eta umeena, umorea, internazionalismoa, drogen erabilera, filosofia, lagunarteko elkarrizketak, antzinako sinesmenak, ideia askatasunzaleak, konspirazio teoriak, zientzia,... eta hau dena euskara mingainean dantzatuz. Sareak badiNK baita ere astebarrurako Zebrabidea izeneko bere bi ordutako irratsaio edo magazina. Hona hemen ehun eta berrogeita hamar irratsaioren podcastak, nahi ahala entzun edo jaisteko. Eta hau dena existituta hik oraindik ere boterearen propagandaz jositako irratsaioak entzungo al dituNK!? BadaukaNK beste aukera bat!! 

higan hasten-amaitzen duNan iraultzarantz !!
 
PODCASTAK