[ Liburu eta Eztabaida Antiautoritarioari buruzko topaketak ]

[ LlBURU ETA EZTABAIDA ANTIAUTORITARIOri buruzko topaketak ]

Fanzineetaz, liburuetaz, disko edo irratsaio libreetaz hitz egin izan diNagu MASUSTAK liburutegi askeko blog hontan eta orain liburu antiautoritarioaz eta eztabaida antiautoritarioaz aritzen den topaketen berri eman nahi diNagu. Topaketa hauek hainbat urtetan burutu ondoren geldialditxo bat izan ziNaten baina berriro ere martxan dituNK, larunbat eta igande hontan Gazteizko Zapatari kalean eta bertan aurkitzen den Zapateneo kultur elkartean, bertatik pasatu haiteke!!

GASTEIZEN EGINGO DUGUN LIBURU ETA EZTABAIDA ANTIAUTORITARIOREN IHARDUNALDIA


GASTEIZEN EGINGO DUGUN LIBURU ETA EZTABAIDA ANTIAUTORITARIOREN IHARDUNALDIAN PARTE HARTZEKO DEIA.
Kaixo!
Zapateneokideok hiri honetan antolatu ohi genuen ihardunaldiari ekingo diogu berrriz aurten. Oraingo honetan ihardunaldia Zaharraz Harro izena duen Gasteizko Alde Zaharreko jaien egitarauaren barruan egongo da.
Formatua xumeagoa izango da, hitzaldi-eztabaida gutxiagorekin, eta Zapateneoa eta Zapatari kalea erabiliko ditugu banaketa-taldeen, liburudenden eta talde sozialen postuak jartzeko.
Animatzen zaituztegu ihardunaldira etortzeko eta zuen ideiak partekatzeko. Eztabaidatzea garrantzitsua da, bai eta giro politean biltzea ondo pasatzeko.
Ekimena ondo antolatu ahal izateko beharko genuke jakin zenbat pertsona etorriko diren, banaketa-taldearen, liburutegiaren edo talde sozialaren izena eta lo egiteko lekurik beharko duzuenentz.
Larunbatean eta igandean otorduak prestatuko ditugu taldeetako kideontzat (larunbatean Santo Domingo kalean Zaharraz Harroren lagunekin, eta igandean ihardunaldian bertan)
Asistentzia konfirmatzeko eta zalantzak argitzeko:
EGITARAUA.
 
Maiatzak 30, larunbata:
- 11etan: Azoka txikiaren hasiera (Banatzaile eta liburudenda alternatiboak, Gizarte Mugimenduen materialak eta liburu-truekea) Zapatari kalean (102-Btik 106ra). Azoka irekita egongo da arratsaldeko 20:00etara arte.
- 11:30etan: Sidaálava taldeak sexu-langileei eta prostituzioari buruzko “No sigo el guión...” izeneko dokumentalaren emanaldia eta hitzaldi-eztabaida dokumentalean agertzen diren lagun batzuekin.
- 16:00etan: Virus argitaletxearen “Masculinidades y Feminismoliburuaren aurkezpena egingo du egileak berak, Jokin Azpiazu Carballok.
- 18:00etan: “Ladronas victorianas. Cleptomanía y género en el origen de los grandes almacenes”, Antipersona argitaletxeak plazaratutako liburuaren egileak, Nacho Moreno Segarrak, aurkeztuko digu bere obra.
Uztailak 1, igandea:
- 11:00etan: Azoka txikiaren hasiera leku berean; arratsaldeko 15:000etara arte egongo da irekita.
- 11:30etan: Mahai-ingurua Turistifikazioa eta Smart Cities izenekoek bultzatzen duten kontrol sozialari buruzkoa, Madril eta Palentziako lagun batzuekin.


--
Zapateneo Kultur Elkartea
Zapatari 93 etxabe, 01001 Gasteiz (Araba)
945 14 93 79
zapateneo.net | ZAPoharrak sarean |
@zapateneo