Eskerrik asko!


ESKERRAK ZURI JAUNA... EDO ANDERE


Eskerrik asko Azpeitiko gaztetxeko MASUSTAK liburutegi askera bisitan zatoztenoi, fanzineak, diskoak, liburuak, dvdak hartu, irakurri eta ikusten dituzuenoi (txukun antzera tratatzen dituzuenoi), Bardo argitalpenei, liburutegi sozialei eta guri eskaini dizkiguten beren liburu sortagatik, apalaren gainean zenbait cd utzi izan ditu(zt)en “ezezagunei-ari”, liburu bilduma hura bizkarrean ekarritakoei, zenbait dvd politiko gaztetxean utzita zeuzkanari, “noizbehinkako postuan” pikatu eta etxera zerbait ematen dutenei, Beizamako eta Lourdesko mendi-gizonen testu rural eta vhs-ei, azken “fanzine egunean” fanzineak eman dizkiguten eskiñ eta ile gehiagodunei, izeba-osaba freudianuei, bertan filmatxoak bota edo hitzaldiak jarri eta eman dituztenei, musika instrumentuei bertan bizitzen utzi zietenei, batzutan fanzine, aldizkari, disko berriak ekarri ohi dituzuen banakooi, liburutegi dotore-dotorie egitea lortu duzuenoi-dugunoi (hautsagandik defendatzeko gortinak, egurrezko lur eta pareta solidoak, berogailua, mahaia, aulki eta armairuak jarri eta ekarritakooi) eta oso ohikoa den moduan… ahaztu zaituztegunoi, merezi duzuelakoan… 

Eskerrak zuei... ta guri!!