[ Osasuna.Eus ]

Osasuna.eus webgune kolektiboa ...]

 

Aurrekoan konfinamendu edo hetsitzearen aurkako webgune/kolektibo batetaz bost hitz egin bagenizkiNan oraingoan musukoaren-muturrekoaren-mozalaren aurkako ideia batetaz beste bost hitz idatzi nahi dizkiNat, asko galdera formatuan... 
  “Osasuna zer da? Zer ez da osasuna? Dena ez bada osasuna zer da? Koronabirusaren aitzakia osasuna da? Lege edo arau murriztaileak osasuna dira? osasuntsuak dira? osasunaren aldekoak al dira? Osasuna zaintzearen truke osasun fisiko eta psikologikoa galtzea osasuntsua al da? Zentzu komuna ibiltzen ez usteak eta denok derrigortzeak gizarte osasuntsu bihurtzen al gaitu? Osasuna intsumisioaz zipristinduta edo sumisioa osasun erara? Beldurra sartu eta sartu jardutea noiztik da osasuna? Osasuna zaintzeaz ari al gara edo kontrolaz, botereaz, menperatuak izateaz, giltzapetze-etxeratze-itxiratze-hetsiratzeaz, esperimentu sozialaz, ekonomiaren eraizte kontrolatuaz, benetako klase borroka edo borroka libertario faltaz, ondorengo kapitalismoaz (ez post-kapitalismoaz, kapitalismoak aurrera darrai. Inoiz ez du bere burua hilgo!!), mozal-legeaz edo mozalaren legeaz, musukoaz edo muturreko arauez, 2020ko burkaz, arnasa garbiaz eta anhidrido karbonikoa 10 segunduro arnasteaz, eguneratuta egoteaz, isileko ondorio larriagoez, galtzen dugun eta galduko dugun denaz, komunikazio galeraz, enpatia murrizteaz, gizabanako eta komunitate denaren askatasun galeraz?...” 

 
 

  
 
       .