(BETI BIZITZAREN ALDE ONARI BEGIRATU – la vida de brian-eko azken abestiaren letra)
Bizitzan gauza batzuk gaizki joan daitezke
Eta gauza horiek erotu zaitzakete
Beste gauza batzuk madarikarazi egingo zaituzte
Eta bizitzaren haragia murtxikatzen zaudenean
Ez kexatu, txistu egin
Eta honek dena hobeto joatea ahalbideratuko du
Beti bizitzaren alde onari begiratu!
Bizitza usteltzen doala iruditzen bazaizu
Zerbait ahaztu zaizu
Eta hori barre egitea irribarre egitea
Eta abestea da
Zure bizitza zabortegi bat dela iruditzen bazaizu
Utzi tontakeriak alde batera
Elkartu zure espainak eta egin txistu
Hori da kontua
Beti bizitzaren alde onari begiratu!
Bizitzak absurdo xamarra irudi dezake
Eta heriotza da azkeneko hitza
Horregatik eman aurpegia bukaerari
Arku batekin armatuta
Ahaztu zure bekatuak
Eta emaiozu ikuslegoari irrifar bat
Gozatu hau da zure aukera eta
Heriotzaren alde onari ere begiratu
Zuk azken arnasa eman aurretik
Bizitza kaka puxka bat da begiratzen diozunean
Bizitza barrea da eta heriotza txiste bat
Egia da!
Ikusiko duzu hau dena show bat dela
Beraz segi barre egiten
Eta gogoratuko duzu azken barrea,
Azken hitza zugan dagoela
Anima zaitez, Brian
Esan nahi dut
Zer daukazu galtzeko?
Badakizu, ezerezetik zatoz
Eta ezerezera itzuliko zera
Zer galduko duzu?
Ezer ez!
Ezerezetik ez dator ezer
Hori da diotena
Beraz, anima zaitez
Aitona zahar hori
Eta emaiguzu irribarre bat
Hori da asuntoa