Kulpa eta beldur-zopa


Har dezagun arnas, sakon, ez gaitezen ito kulpa eta beldurrez osatutako zurrunbilo honetan.

Gonzalo Borondo – Alterazioni festival Arcidosso IT
Berotze globala, koronabirusa, inmigrazioa, zapalkuntza, teknologia berriak, elikadura, amatasuna eta aitatasuna eta zaintza, segurtasun-protokoloak, klase sozialak, hezkuntza, lehen mundua, bigarren, hirugarren …


Berri-emaileak adia eginez, esan zigun
Lurra benetan ari zela hiltzen,
negar zotinka, aurpegia busti-bustia,
orduan jakin nuen ez zela gezurra.
Telefonoak entzun nituen, etxeko operak, gustoko doinuak;
umeak ikusi nituen, jostailuak, plantxak eta telebistak.
Nere zerebroak minez gainezka egin zidan,
ez neukan espazio nahikoa
hainbeste gauza pilatu behar izan nuen
guztia bertan gordetzeko,
lodiak eta argalak, altuak eta baxuak,
inor ez den jendea, eta norbait den jendea.
Inoiz ez nuen pentsatu hainbeste jende beharko nuenik.
Nire adineko neska bat erotu egin zen,
ume txiki bat jo zuen;
gizon beltz batek gelditu ez balu
hiltzera iritsiko zela uste dut.
Besoa hautsia zuen soldadu batek
Cadillac baten gurpilei begiratzen zien arretaz.
Polizia bat belaunikatu eta apaiz baten oinak muxukatzen zituen,
trabesti batek oka egiten zuen ikuskizun honi begira.
izozki denda batean ikusi zintudala iruditu zitzaidan,
irabiaki luze eta hotza edaten,
zure eskuak astintzen zenituen barrez, ondo ikusi zintudan,
Ez dut uste abesti honetan zinela zenekienik.
Hotz egiten zuen eta euria ari zuen, aktore baten moduan sentitu nintzen,
eta amarekin gogoratu nintzen eta hara itzuli nahi izan nuen,
Zure aurpegia, zure pausuak, zure ibiltzeko modua,
muxukatzen zaitut, hain zara ederra, zurekin oinez joan nahi dut.
Bost urte dauzkagu, ikusi nire begietan.
Bost urte dauzkagu. Bost urte, a ze ezustea.
Bost urte dauzkagu, zerebroko minez.
Bost urte dauzkagu, daukagun guztia da.

Bowierena bezala, gure zerebroa lehertzear dago, zuhurtasunez jokatu nahi dugu baina telebista, irrati eta sare sozialek alerta-egoeran eta arduratuta mantentzen gaituzte eta ez digute uzten pentsatzen. Benetako erantzunkizuna nahasiegia agertzen zaigu.

The Revolution has been televised (Inoren ero ni, Fregoli) Gil Scott-Heron musikariaren letrarik ezagunenaren (The Revolution Will Not Be Televised) euskarazko aldaera da, Rita Santestebanek idatzia.(Berria-tik hartua)

[Arantxa Zabalak bi urtean behin idazten badiNK MASUSTAK-en 2 urtero argitaratuko diNagu bere idatzia, kar kar]