[ Lubaki Agenda ]

LUBAKI Agenda

Lubaki Agenda zer den jakin nahi diNanak beren webgunean agertzen duNanari egin zezaiokeNK kasu eta proiektu autonomo, militante, autokudeatu eta inongo erakunderen menpekoa ez dela jakin zezakeNK edo egiten diNaten lanari errepara dezaioke eta bai paperean edo bai webgunean agertzen duNanari begiratu, alegia, zentzu zabal batean Bilbo eta bere inguruko (Algorta, Barakaldo, Basauri, Durango, Erandio, Erromo, Galdakao, Larrabetzu, Leioa, Laudio, Ortuella, Plentzia, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapaga) gune askeetako (gaztetxeak, gazte eta herri mugimenduak, banatzaileak, ateneoak,... beti ere alderdi politiko, estatu-erakunde (udal, diputazio,...), erakunde erlijiosoetatik at! ) gai askatzaileen (okupazio-antimilitarismo-garapenkeriaren aurkako-kaleratzeen kontrako-presoekin elkartasuna bultzatzen duten mugimenduak, beti ere sexismoaren, arrazakeriaren, homofobiaren, diskriminazioaren aurka antolatutako taldeak, ...) agenda bat, horretaz gain albisteak, espetxeen ingurukoak, ondorengo egunetan izango diren jarduerak, Bizkaiako zenbait irrati libreren materiala entzungai, aurretik aipatutako herri/hirietako guneen helbide-webguneak eta okupazioaren inguruko loturak.

Beren nahi nagusietako bat diru-laguntzarik gabeko herri kultura aurrera ateratzea duNK. Zer gehiago behar diNagu? Agenda batetan ezer gutxi gehiago gehitu zitekeNK! Bizkaiko zati jendetsuenean Lubaki diteNK, Gazteizen Zeharka agenda diNate, ea ba ideia hau gure aldera ere gerturatzen duNan!

 Lubaki Agenda

Hauei zerbait idazteko hona hemen beren Emilioa: lubakiagenda A BILDUA riseup.net