[ Strasse ]

STRASSE aldizkari-fanzinea

Orain gutxi akabera eman zaion Latido de Libertad irratsaioaren harira Strasse aldizkariarekin gogoratu nauNK.
Strasse aldizkaria 2006 eta 2012 urteen bitartean existitu zen aldizkari autónomo, kontrakultural eta kontrainformatiboa izan huNan. Urte hauetan 8 ale desberdin argitaratu zizkiNaten, MASUSTAK liburutegi askean bostpasei zauzkaNagu. Gai sozio-politikoen artikulu eta elkarrizketak dituNK nagusi aldizkari guztietan zehar, hori eta musikak diNan garrantziarekin ere ezin ahaztu, zenbait musika bildumekin batera ere bazioaztiNK hainbat ale, aurreko dena eta historia, gaurkoa eta lehengoa. Gai eta kolektibo-banako hauen berri eman ziNaten... Zer gertatu zen Negu Gorriakekin? Extremadurako errepresioa faxista, Def Con Dos-en erreferentzia kulturetak, Diagonal, Tupa eta Tokatari elkarrizketak, Israel eta kirola erraminta politiko eran, etxebizitza duina?, Juan Kalvellido, Skacha, Pititako Informatzen, Kaos Urbano, Hachazo, Iraultza Espartakista, G8aren aurka, rap politikoa, Doctor Deseo, Ddt banaketak, klima aldaketa, erresistentzia arabiarra, palestina, mendebaldeko Sahara, guda zibileko brigadista arabiarrak, `bakalaoaren errutako´ alde kontrakulturala, La Cizalla Acrata, Jartos fanzinea, QK, Ondaexpansiva, Topo, Aktiva, ELA eta Irola irrati libreak, Egunkaria kasua, Gazarako martxa, Hip hop borrokalaria, Skainhead, Vallecasko itsas borroka, FRAC, Habeas Corpus,  Andrej Stasiuk, Kubaren inguruan, Bartzelonako 37ko maiatza, Ekintza Zuzena,  Latido de Libertad irratsaioa,  Dixebra, elkarrizketa asko, disko, liburu, irratsaio gomendioak,aipamenak, berriak, ...






















Pdf-an Strasse 1Strasse 2 , Strasse 3 , Strasse 5 , Strasse 6 , Strasse 7 edo 7.a onlinen irakur ditzakeNK, ea gustatzen zaiNan...